Azaroak 24, igandea
17:00. Ikusgarri aretoan

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) arnasguneak indartu nahi ditu Arnasa Gara kanpainarekin eta, helburu horrekin, “Kartzela” izeneko serie digitala sortu dute. Kanpainaren elementu berritzailea izango da, ez baita sekula egin arnasguneei buruzko fikziozko lanik. BECen harrapatuta dauden sei lagun dira istorioaren protagonistak, arnasguneetako herritarrak dira guztiak. Pixkanaka topo egingo dute elkarrekin, eta eraikinetik nola atera pentsatzen hasiko dira.

Arnasa gara