Azaroak 29, ostirala
19:00. Ikusgarri aretoan

2019an ehun urte betetzen dira Euskaltzaindia sortu zenetik. Mendeurrenaren egitarauan baitan, Bernardo Atxagaren ideia originaletik abiatuta eta Fermin Etxegoienen zuzendaritzapean, “Euskaltzaindia: Egunak eta lanak” dokumentala egin da. Euskaltzaindia sortu aurretik ere baziren hiztegiak eta gramatikak euskarari buruz; gaur egun horiek denak Euskaltzaindian dira. Euskara batua sortzeko bidaia horretan gertakizun nagusiak zeintzuk izan diren eta nork bultzatu dituen jaso da dokumentalean, estetika retro-futurista baten bitartez, Miren Gaztañaga eta Mikel Ibarguren aktoreek gorpuztua. Dokumentala ikusi ostean solasaldia izango dugu Andres Urrutia euskaltzainburuarekin.

euskaltzaindia