Profesionalen III. Topaketa
Azaroak 30, larunbata

12:00. Kultur Etxeko Azkue aretoan

(H)EMEN plataformarekin elkarlanean antolatzen diren topaketa hauetan, ikus entzunezkoen hainbat eremutan (zinea, bideojokoak edo antzerkia adibidez) musika egiten duten emakumeen arteko mahaingurua antolatu da, “Ikus entzunezkoetako emakume musikagileak: olatu berria”.

Lara Izagirre zinegile Zornotzarrak gidatuko du mahaingurua eta saio ireki eta parte hartzailea proposatzen da, bai sektoreko kideei zein edozein hartzaile motari zuzenduta. Ikus entzunezkoetarako musika konposatzen duten emakume gazteak elkarrizketatuko dira, beraien lanak eta esku artean dauzkaten proiektuak aztertu eta saioan parte hartzen dutenen galderak erantzunez.

Moderatzailea:
· Lara Izagirre
Parte hartzaileak:
· Haizea Huegun
· Alicia Morote
· Paula Olaz

ZINEBILERA retratos_HEMEN_1