Euskal Zine Bileraren baitan dagoen lehiaketak urteen bitartez jaso du egun duen garrantzia. Euskal Herrian eta euskaraz ekoitzitako askotariko lanen erakusleiho da, teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu eta gai desberdinak biltzen dituen neurrian. Hona hemen 20 filem aukeratuak:

Sariak

Lehiaketan hautatuak izanagatik film labur bakoitzaren egileak edo egileek 200 euro jasoko dituzte. Taldeka egindako lanen egileek zenbateko berbera jasoko dute.

Beheko taulan azaltzen dira EZBn sarituko diren arloak.

ARLOAK SARIAK
Zuzendaritza 1.600,00 € eta Zilarrezko Antzarra
Gidoia 1.600,00 € eta Zilarrezko Antzarra
Film onena 1.900,00 € eta Urrezko Antzarra
Ikusleen saria 750,00 € eta Zilarrezko Antzarra

Sariak erretentzio fiskalari lotuta daude.

Epaimahaiak sariren bat eman gabe uzteko ahalmena du eta bere erabakiak behin betikoak eta alda ezinak dira.

Sariak jaialdiaren amaierako ekitaldian jakinarazi eta banatuko dira. Irabazleak amaierako ekitaldira sariak jasotzera etorri beharko dira, edo bestela, norbait bidali euren ordez. Etortzerik edo inor bidaltzerik ez badute, sariak jasotzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

Epaimahaia

Aurtengo epaimahaia Kepa Errasti, Lara Izagirrek eta Igor Rezolak osatu dute:

 

Kepa Errasti

Kepa Errasti

Aktorea eta gidoigilea

Aretxabaleta 1981

Kazetaritzan lizentziatu ondoren, Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean antzerkia ikasi zuen. Ordutik, hainbat telebista, zinema eta antzerki proiektutan parte hartu du, bai  aktore eta baita gidoigile moduan ere. Bere azken lanen artean daude, Mami Lebrun, Lur, Txarriboda, Garai Zekenak edota Erlauntza antzezlanak. Datorren urtera begira, berak idatzitako «Fadoak entzuten zituen gizona» antzezlana estreinatuko du Xake Produkzioak konpainia propioarekin. Ikus-entzunezkoei dagokionez, bi labur zuzendu ditu; Maritxu eta Aitona Mantangorria. Azken honekin Profesional Mailako Gidoi onenaren saria eskuratu zuen 2014ko Euskal Zine Bileran.

Lara Izagirre

Lara Izagirre

Zuzendari eta ekoizlea

Zornotza 1985

2007an Ikus Entzunezko komunikazioan lizentzitau zen EHUn. Ostean, New York-eko NYFA zine eskolan zinema zuzendaritzan espezializatu zen. Bere ikasketak bukatu ostean Forensic Films ekoiztetxean lanean aritu zen urtebetez. Euskal Herrira bueltatu zenean Gariza Films sortu zuen eta 2010 eta 2014 bitartean, bost laburmetrai idatzi eta zuzendu zituen. 2015ean estreinatu zen bere lehen luzemetraia, Un otoño sin Berlin, Donostiako Zinemaldian hain zuzen ere. 2016tik, ekoizle lanetan ere dihardu Gariza Films-en eta jada lau luzemetrai koproduzitu ditu: “Errementari” (2017) , “Vitoria, 3 de marzo” (2018) “Muga deitzen da pausoa” (2018) eta “Una ventana al mar” (2018). Aurten Nora, bere bigarren luzemetraia grabatu du eta orain edizio lanetan dabil.

Igor Rezola Istueta

Igor Rezola Istueta

Artista eta irakaslea

Itsasondo 1974

Artista, ikerlaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean irakasle asoziatua da. AKMEKA ikerketa taldeko partaidea izateaz gain, AKME jardunaldietan, zein LAN Ikus-entzunezko Langile Festibalaren ohizko kolaboratzailea ere bada. Erakusketa ugaritan parte hartu du, horien artean esanguratsuenak: “Gora Mugak” (San Petesburgo 2011), “1443 Ordu». (Beijing 2013), “Suturak. Cerca a lo próximo” (Donostia 2014).  «Hormek Diote» (Donostia 2015.) «Apología / Antología. Recorridos por el vídeo en el contexto español. Recorrido 3. Ecografías de lo político. Video, movidas y post-poéticas» (Bartzelona 2013-2016). “Fabrika(k)” (2018) piezarekin gidoi onenaren saria eskuratu zuen Lekeitioko Euskal Zine Bileran, eta aurtengo ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiarako hautatua izan da.