Zinemaren artisauak: Euskal zinema amateurraren inguruko ikerketa

«Zinemaren artisauak» proiektuak Euskadiko amateur zinemaren historia sortzea proposatzen du, horretarako filmak, zinemagileak, zineklubak eta jaialdiak berreskuratuta. Tokiko esparruetatik abiatuta, kulturaren, gizartearen eta politikaren arloan garrantzi handia izan arren oso gutxi aztertu den zinemako praktika horren mapa zehatza landuko da (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia).

Ikerlanean zehar bildutako informazioa Amateur Movie Database datu basean txertatuko da (Calgaryko Unibertsitateko ikertzaile Charles Tepperman-ek zuzendua). Amateur zinemari buruzko datu basea mundu osoko erakundeen eta agiritegien lankidetzaz Ipar Amerikatik harago hedatzeko proiektuaren baitan, Euskadi aukeratu da, EQZEren bitartez, nazioarteko lehenengo ikerketa kasu gisa..

“Zinemaren eta itsasoaren artisauak” saioa
Azaroak 28, osteguna
18:00. Ikusgarri aretoan

Itsasoak eta berari loturiko ofizioek beti liluratu izan dute euskal zinegile amateurrak. Gotzon Elorzak 1959an bere 16mm-tako kamerarekin “Ereagatik Matxitxakora” filmean Ereagako ondartzatik Matxitxako lurmuturrera arteko kostaldea filmatu zuenetik, zinemaren artisauek arrantzale, itsasontzigile, nabigatzaile, naufragio edota itsasoari loturiko askotariko jai herrikoiak filmatu dituzte. Modu honetan artxibo antrolpologikoa osatu zuten zeina, garaiko industria zinematografikorik ez egotean, jada desagerturiko pertsona, leku eta praktiken erregistro aparta den gaur. Elias Querejeta Zine Eskolako ikerketa taldeak koordinatutako “Zinemaren artisauak: Euskal zinema amateurrari buruzko ikerketa” izeneko saio honetan, Euskal Zine Bilerak Lekeitioko 2 euskal zinegile amateurri omenaldia eskaini nahi die memoria filmiko berezi honi egindako ekarpenagatik: Benito Ansola eta Jose Luis de la Torre. Beraien filmak aurkeztuko dituzte: Itxas-ontzigintza Lekeition (Benito Ansola, 1988, 22 minutu), lehenagoko egurrezko itsasontzi baten sorrerari buruzkoa, Gure Itsasoa (Jose Luis de la Torre, 1978, 14 minutu), Antzar egunaren bidez Lekeitioren eta itsasoaren arteko erlazioa erakusten duena eta Txikot egileak (Jose Luis de la Torre, 1983, 8 minutu), itsasontzien txikoten sorrerari buruzko dokumentala. Filmak proiektatu ostean solasaldi bat izango da zinegileekin artxiboan aditu eta EQZEko ikerketa taldeko kide diren  Unai Ruiz eta Nerea Ganzarainen eskutik.

atzo8