Aurten, Juanmi Gutierrez izango da omendua. Errenteriarrak film labur eta dokumentalgintzan ekarpen oparoa egin dio euskal zinemagintzari, baita ikerketaren eta irakaskuntzaren alorretan ere.

Azaroak 27, asteazkena
18:00. Ikusgarri aretoan

Gai sozialak zinemaren bitartez lantzeko izan zuen pasio hori erreferente izan da zinegile berri askorentzat. Aurtengo Euskal Zinearen Begirada Juanmi Gutierrezek eramango duenez, Lekeition aurkeztu eta sarituak izan ziren hiru film labur proiektatuko ditugu: Itxoiten (1982), Izeba Rosa (1984) eta Urbeltzak, Orosia (2003). Eta hori gutxi balitz, bere azken lana izan zena Lekeition estreinatuko da primizian: Denbora aldakorra (2019).