Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean antolatutako gazteentzako euskarazko ikus-entzunezko rally-a da Kameratoiak eta 15. edizioa ospatu du Lekeitioko Euskal Zine Bileraren baitan.

Beste urte betez Ugaitz Alegria aktorea izan da urriaren 27an Ikusgarri Zine Aretoan ospatu den laburmentrai emanaldien eta sari-banaketen aurkezle eta epaimahaia. Ugaitzekin batera Itziar Ituño aktorea eta Yoruginha Borova musikaria izan dira aurkeztutako ikus-entzunezkoen lanak baloratzen. Hiru epaimahaikideek antolatzaileekin bat egin dute lanen kalitatea nabarmenduz.

Lehen saria (1.000 euro) Marilyn taldearen “Urak dakarrena” lanarentzat izan da. Neskez osoturiko talde ondarrutar honek komediazko lan bat aurkeztu zute pil-pilean eta zer esan handi eman duen gai bat jorratuz. Ikusi laburmetraia hemen

Bigarren saria (600 euro) “Sonder” izenburua duen Emeki taldearentzat izan da.  EHU-ko ikus-entzunezko ikasleek elkarrizketa formatuan egindako lana aurkeztu zuten, sentipen kontzeptu barri bat aurkeztuz. Ikusi laburmetraia hemen.

Ikuskizunera bertaratu zirenek ere, laburmetrai gustukoena bozkatzeko aukera izan dute. Honela Neuke Produkzioaren “Gure artean” lanak jaso zuen publikoaren botoa, Publikoaren Saria irabaziz. Ikusi laburmetraia hemen.

atzo8
_DSC4267_DSC4271_DSC4273_DSC4275_DSC4281