Cerrar

Ekoizpen taldea osatzen gaude!

DEIALDI ITXIA

Euskal Zine Bilerako ekoizpen taldean parte hartzea, jendea ezagutzeko, gaur eguneko ikus-entzunezko sorkuntzaren munduan barneratzeko eta esperientzia profesionala hurbiletik bizitzeko aukera paregabea da.

Euskal Zine Bilerak bere 42. edizio honetan, ekoizpen talde bat sortu nahi du azaroaren 23tik 30era ospatuko den zinemagile, aditu, ikasle, profesional eta, oro har, zinemazaleen bileran sortuko diren koordinazio lanetan esku hartzeko. Egin beharreko lanak hauek izango dira:

· Gonbidatutako zinemagileei laguntza ematea
· Zinema aretoen prestaketa
· Parte hartzaile / publikoen gestioa
· Emanaldietan laguntasuna ematea
· Bilerari buruzko informazioa ematea

18 urte baino gehiago baldin badituzu eta gogotsua baldin bazara, etor zaitez azaroaren 23tik 30era ospatuko den euskal zinemaren ospakizuna izan nahi duen bilerara.

Izena emateko epea azaroaren 8ra arte, azkar ibili!