Cerrar

ZINEMAPASA, EGUN OSOKO IRTEERA EUSKAL ZINE BILERAREKIN

DEIALDI ITXIA

Azaroaren 30ean, Lekeitioko Euskal Zine Bilerak euskarazko zinemaren inguruko egun pasa zoragarria proposatzen dizue! Goizeko 10:00etan autobusa jarriko da Donostiatik Lekeitiora eta heldutakoan hainbat ekintza izango dira bata bestearen atzetik.

Hasteko, (H)EMEN plataformarekin elkarlean, Profesionalen III. topaketa antolatuko da 12:00etan Azkue aretoan. Bertan, ikus entzunezkoen hainbat eremutan musika egiten duten emakumeen arteko mahaingurua egingo da, “ikus entzunezko emakume musikagileak: olatu berria” izenpean.

Ondoren, parte hartzaile guztiekin bazkaria izango dugu, solasaldiaren inguruko iritziak partekatu eta elkarren arteko harremanak sortzeko.

17:00etan berriz, Benito Ansola Pitching saio publikoa hasiko da. Euskaltzaleen Topagunerakin batera ematen den sari honek, sortzaile gazteek euskarazko ikus entzunezko berriak ekoizteko laguntza emateko helburua du. Pitching saio honetan 3 aurre aukeratuek haien proiektuak aurkeztuko dituzte ikusleen aurrean.

Ostean, Euskal Zine Bileraren amaiera ekitaldia izango dugu 19:00etan, bertan sari banaketa eta Juanmi Gutierrezi omenaldia egingo zaio, Euskal Zinearen Begirada emanez. Eta bukatzeko, lunch bat izango dugu jaialdiko parte hartzaileekin. Noski, Donostiara bueltako busa ere egongo da 23:00etan.

Euskarako zinemaren erdigunea izango den Zinemapasan parte hartzea, soilik 20 euroren trukean izango da (15 euro (H)emen-eko bazkideek) eta aurretik aipatutako guztian barne egongo da; topaketa, bazkaria, pitching-a, amaiera ekitaldia, lunch-a eta autobusa!