Heldu

Azaroak 27, 19:30. Ikusgarri aretoan
Cerrar
HelduHeldu frame 3Heldu frame 2Cartel heldu

Sinopsia

Anerentzako arraun egitea eskuartean bere errealitateari heltzea da. portura heltzea da, erabakiak hartzea eta heldu bilakatzea. Duela urtebete uraren aurkako lehen palada eman zuenetik, bere bizitza, bere gorputza eta bere ingurua aldatu egin dira. Arraun egiten duen bitartean entzuten duen soinu banda Anerekin elkarbanatuko dugu. Erritmo errepikakor horrek bere pentsamenduetan barneratuko gaitu, bere iragan laburrari so eta etorkizun ezezagunari beha sortzen zaizkion hausnarketak azaleratuko zaizkigu. Uneoro desorekatzen duen olatuz jositako itsasoa Aneren euskarririk egonkorrena bilakatuko da. Aurrera bultzatzen duen ura astindu eta irabiatuko du orekaren etengabeko bilaketan.

Fitxa Teknikoa

Titulua: Heldu
Egilea(k): Mikele Landa
Iraupena: 15' 39''
Urtea: 2018