Orbainak

Azaroak 26, 19:30. Ikusgarri aretoan
Cerrar
OrbainakOrbainak (Film Still 8)Orbainak (Film Still 7)

Sinopsia

Osabak, Aitak eta Semeak hurrenez hurren bizitako historia pertsonalek denbora-lerro batean zehar marrazten den esperientzia tragiko bat osatzen dute. Arraildutako lerro honek familia albumeko zimur bat dirudi, baina baita Aitaren etxeko hormetako zartadura bat ere. Mendi bat zulatzean irekitako zauriaren tankera du, baina baita herri baten imaginario kolektiboan dagoen orbainarena ere, non salbazioaren ideiak borroka politikoan egingo duen topo bere patu tragikoarekin. Zer dago ibilitako lerro honen amaieran? Patu hori saihesteko nahikoa izango ote dira antzinako gerra sasoiko kantak?

Fitxa Teknikoa

Titulua: Orbainak
Egilea(k): Jorge Moneo
Iraupena: 29'
Urtea: 2019