Cerrar
HITZA_191x272mm Vertical y Vertical_RGB

HEMEN DUGU 42. EUSKAL ZINE BILERAREN KARTELA!

22/10/19

Euskara eta zinema batzen dituen Lekeitioko jaialdiak badu bere aurtengo irudia

Aurtengo Euskal Zine Bilera heltzeko aste gutxi batzuk baino ez dira geratzen eta iazko eboluzio eta aurrerapauso guztien ondoren, 42. edizio honetan proiektua indartzen jarraituko da. Euskal Herrian eta euskaraz egiten den zine bilerak leku garrantzitsua hartu du, jada bere zutabeak sendotu dituen jaialdiarekin. 

Azaroaren 23tik 30era bitartean, jaialdiaren atal ezberdinek zinemaren hainbat arlo landuko dituzte. Film laburren lehiaketa, arlo pedagogikoa, super8 filmak, zine sektorea eta askoz gehiago. Gainera, elkarlanak bultzatuko dira euskararen sustapena lantzen duten erakundeekin, jakina baita gure hizkuntza dela Euskal Zine Bileraren oinarri nagusietako bat.

Era berean, Euskaltzaleen Topaguneak Lekeitioko Euskal Zine Bilerarekin batera antolatzen duen 15. Kameratoia ospatuko da asteburu honetan. Euskarazko film laburren rally honetan izen emateko azken eguna gaur da, urriak 23, beraz oraindik badituzue ordu batzuk.

Eman izena hemen!