Cerrar
Muga deitzen da pausoa

MUGA DEITZEN DA PAUSOA FILMAREN AURRE ESTREINALDIA

09/05/19

Maiatzak 17, 19:30etan
Ikusgarri zine aretoan
Iraupena: 79 minutu

Euskal Zine Bilerak, Ibilaldiarekin elkarlanean, Maider Oleagaren “Muga deitzen da Pausoa” filmaren aurre estreinaldia egingo du maiatzaren 17an, barikua, 19:30etan Ikusgarri zine aretoan. Filmaren proiekzioa egin ostean, zuzendariarekin solasaldia egingo da pelikularen inguruan hitz egiteko. Filma eta solasaldia doan izango dira.

Sinopsia: 2011n Donostiako Fermin Calbeton kaleko 26. zenbakiko bigarren solairura lekualdatu zen Maider, non Elbira Zipitriak lehen euskal eskola ireki zuen, frankismo garai betean. Politikaria, hizlaria, irakaslea eta euskararen defendatzaile sutsua, polemikoa eta maitatua izan zen Elbira aldi berean. Kontatzea pena merezi duen emakume baten istoria da hau.